Azpeitiko Bilduko 'susmagarriak', Fiskaltzaren arabera

Uztarria.eus | Udala
2011ko api. 29a, 10:04

Haren inpugnazio idatziak dio koalizioko bi hautagai GaztEHerria ekitaldira joan zirela, bat Gudari Egunera eta lau D3M hautes elkartearen abalista izan zirela

Auzitegi Gorenak larunbat gauerdirako hartuko du erabakia

Azken albistea (apirilak 29, 22:00). Bilduren alegazioan Azpeitiari buruzkoa 105. orrialdean. Koalizioak dio GaztEHerria ekitaldira joan zirenak kontzertuetara besterik ez zirela joan

Atzo gauean aurkeztu zuen Espainiako Fiskaltzak Bildu koalizioaren hauteskunde zerrenda denen aurkako inpugnazioa Auzitegi Gorenean eta, haren idatzian irakur daitekeenez (242 eta 243. orrialdeak), Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren txostenak aintzat hartuta Azpeitiko Bilduren zerrendan zazpi pertsona susmagarri daude:

  • "Aritz Epelde Zinkunegi 7. hautagaia, 2010ean Durangon izandako GaztEHerrira joan zen. Gazte mugimenduaren ekimen bat da, Segi, Gazte Abertzaleak eta beste talde batzuek sustatutakoa, eta ezker abertzalearen estrategia gazteen arlora pasatzea nahi du".
  • Imanol Amenabar Urkizu 9. hautagaia, bera ere ekitaldi hartara joan zen.
  • Juana Jauregi Zendoia 11. hautagaia, 2009ko Gudari Egunera joan zen.
  • 7., 8. eta 13. hautagaiak eta hirugarren ordezkoa, D3M 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako elkartearen abalista izan ziren".

Fiskaltzak uste du Batasuna legez kanpoko alderdi politikoak Bildu erabili egin duela. Idatziak dio Batasunaren helburua "prozesu demokratikoan aurrera egiteko indar metaketa" egitea dela. EAk, Alternatibak eta independenteek osatzen dute Bildu koalizioa.

Estatuaren abokatuak asteazkenean inpugnazio idatzian zioen Azpeitiko Bilduren %20 "kutsatuta" dagoela. Ez zuen xehetasunik eman eta ez zuen frogarik aurkeztu.

Auzitegi Goreneko 61eko aretoko hamasei magistratuek larunbat gauerdirako hartuko dute inpugnazioei buruzko erabakia.

Maiatzaren 22an izango dira udal eta foru hauteskundeak. Inpugnazioak erabakitzeko epeak

Bidali:  

Erantzunak

haritzetxaniz | 2011-04-29 : 11:04

Zerrendie zikiñe dala, hautagai batzuk zikiñek diela... zer da hau? Zertan ai die? Eztaukebe lotsaik!!! Gaur fiskaliyen rekurtsue irakurri detenien aho zabalik geau naiz. Zerrendako bi Gazteherrira jun zilako susmagarriyek diela (ekimen hau ez al debe gazte eragile ezberdiñek antolatzen? EAkuek, Alternatibakuek...), beste bat gudari egunea jun zalako susmagarriye... Adarra jotzen? Honeaño allau ber genun!
Atea kalkuluek... Ezker Abertzalien zerrendatan azaldu dien danak kutsauta daude, Gazteherriako kontzertuta jun dien danak kutsauta, apoderau/interbentore izendako danak kutsauta, gudari egunien edo beste edozein mobilizaziyotan parte hartu debenak kutsauta... Zenbat herritar daude ordun kutsauta?
Rubalcaban lupie ibili gabe bakiñabat kutsautako billauko nituzke beste zerrendatan...

IrekiAteak | 2011-04-29 : 11:04

Naziak itzuli dira. Eta bitartean batzuk nondik aprobetxatuko pentsatzen.
Dena den espero dut eraso honen aurrean zerbait berritzailea, eraikitzailea eta eranginkorra egin daitekeela eta adostu behar dutenek adostuko dutela.

axun | 2011-04-29 : 11:04

Ezin dut sinetsi!
Bi gazte kontzertutara joateagatik azpeitiar asko eta askok ez ote dugu ba izango Bildu bozkatzeko aukerarik?
Hau lotsagarria da! Eskubide zapalkuntza honen aurrean kalera irten behar dugu!

gaztie | 2011-04-29 : 11:04

Ekintza legaletan parte hartu izanagatik ilegalizatuak izateko arriskuan... orain ulertu ditzakegu honelako ekintzetan pairatutako makrokontrolen zergaitia.
Badirudi inoiz baino beldur gehiago sentitu beharko genukeela euskaldunok, kutxagarriz inguratuta bizi gara!!! gaur maskarilla bat erostera noa, badaezpada ere.

aimar | 2011-04-29 : 12:04

D3Mko abalista izetiek zer esan nahi du? D3M hauteskundeta aurkeztu ahal izeteko sinadurie ematie? Ala baldinba nire kutsauta nao ordun!

IrekiAteak | 2011-04-29 : 12:04

Kontxita Martija ere kutsatua omen dago, zergaitik eta hauteskunde batzuetan berea etzen alderdi bat aurkeztu ahal izateko sinadura emateagatik. Kontuan hartuz horrelakoetan (d3m, habea, hz...) 500 sinadura inguru eman izan direla, atera kontuak zenbat kutsatu. Aralar eta PNVko zenbaitek ere sinatu zuten.
Beste bi gazteherriara joan ziren, 20.000 gazte baino gehiago bezala. Egun osoko festa izan zen Durangon, guztiz legala, EAko gazteak ere deitu zuten.
Nork jarri behar dio muga KUTXADURAREN TEORIA NAZI HONI? Erradiakzio nuklearraz hitz egiten ari direla dirudi, baino ez, pertsonetaz ari dira, ideologietaz. Pertsona kutsatuak, ideia kutsatuak, zerrenda kutxatuak. Zer egingo digute kutsatuoi? Nola desinfektatuko gaituzte? Jakiteko irrikaz nago. Agian Auschwitz-era eramango gaituzte? Eskubide gabeko pertsonak gara? Zergaitik? Eta orduan zergaitik ordaindu behar ditugu zergak? Espero dut gertatzen ari den honek, hainbati begiak irekitzeko balioko duela.
Kutsatuak...banpiroen pelikuletaz hitz egiten ari garela dirudi.

erantzun | 2011-04-29 : 13:04

ustet Franco berpiztu in dala...

martxil | 2011-04-29 : 14:04

Ireki ateak,zer ezker abertzaliei kampanie egiten al aiz?hi ANV-ko azpeitiko pintxa diskosa al aiz?Jendie berotzen.
Trankildu ari.Ezkertarrak bazekiagu etxin eoten, eta beste lau urte pasatu behar ba dira ezer egiteke.Egongo aituk.Estatuari boikota egin behar bada,zergaitik sartzen gaituk beraien erroberan...Boikot totala estatuari.Nere iritziz ez nitxiake zekula ere presentatuko estatu espaniarrak orquestatutako elekzio batzutara.Ez al gea ba gu radikalak?

Bego | 2011-04-29 : 17:04

Nire ustez, faxistak marra gorria aspaldi pasa zuten. Jendaila hauen arabera neure –bi aldiz- kutsatuta omen nago. Hala zion Libertad Digital periodikoak ANVko zerrendatan etorri nintzenean.
http://www.libertaddigital.com/nacional/azpeiti...
Nire galdera da, horrelako arriskutsuak bagara, zeinen zain daude denak kartzelara eramateko?.
IrekiAteakek dion bezala, eskubide gabeko pertsonak gara baina zergak ordaintzeko garbiak gara. Desobedientzia zibila praktikan ipini beharko dugu Ondarroan bezala.
Eta bitartean <betiko demokrata faxista> denak joan daitezela Ebrotik haruntz.

Jonmi | 2011-04-29 : 17:04

Fitxatu gabeko eta deliturik egin ez duen jendearen lista beltz bat dagoela jakite hutsak ileak puntan jartzen dizkit. Naziak bezala, Gestapoa. Dena libre da Espainian, bai behintzat euskaldunen aurka egiterako orduan.

santue | 2011-04-29 : 18:04

kistona da iten aidiena!!harritze nauna da filtro hori jarrita listatan jende "garbiye" eotie. danok maiatzan 3en konzentraziyoa!!

atsaldez | 2011-04-29 : 19:04

Eskandalue!!
Estatu espainiarra... nola laike orientea jun han demokraziye txertatzeko aitzakiyen ta etxien sekula ikusi danik eta politika faxistana eñ? Demokraziyek dun etsai bakarra gadafi oteaba? ala porai!! EUSKALDUNA NAIZ ETA HARRO NAGO!!
Esperoet PNV nahiz Aralarrek apoio inkondizionala erakutsikobela egoera honen aurrien ala?

azpeitiar | 2011-04-29 : 21:04

Barkau, nahastu in naiz. Lehen pasau detena Fiskaltzana da, hau da BILDUna
http://canales.diariovasco.com/documentos/alega...

azpeitiar | 2011-04-29 : 21:04

Lotsagarriye,hasieran pentsau det neure gazteherrira jun nintzelako kontziertu ikustea fitxauta eongo nintzela jakin gabe.Gero konturau naiz hauek guardia zibilek identifikau zituztela.
Uztarria, hemen dao BILDU-k alegaziyue ipugnaketan kontra(105.orr Azpeiti zehazki)
http://www.gara.net/agiriak/20110428_recurso_fi...
Esperoet momentu hontan EAJ/Aralar/H1 alderdiyek hau kondenatzie...

ixilikezegon | 2011-05-02 : 09:05

jodeeeer txikito...
bizi puta osue ETAtik demarkau, ETAtik desmarkau, ETAtik desmarkau, ta ETAtik desmarkatzeyenien, ETAk beaurek esanduako?adarra jotzen ai altzeate?
zertako hainbeste eskau ta eskau, eskautakue betetzeakuen inoiz ez badezute xinixtuko?

labeaga | 2011-05-02 : 18:05

Gogorra benetan herritarrok, kontzertuta jun geanok eta ez geanok, nola kontrolaute gauzkeben. Zu ta ni, ta hare, ta hurrengue. Danok.
Horren aurrien ere ixil-ixiliken eotie onena.Ta geure artien xextran segiu. Hori da konponbidie.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu