Autokontsumorako baratzezaintza ekologikoaren gaineko ikastaroa datorren astean hasiko da

Uztarria.eus 2011ko api. 28a, 19:04

Guztira bost saio emango dituzte, hiru maiatzean eta bi ekainean, Sindikatu Zaharrean; maiatzaren 2a, izena emateko azken eguna

Ingurugiro Etxea Fundazioak antolatu du, Ereiten proiektuaren baitan

2010ean izandako "arrakastagatik", aurten ere autokontsumora bideratutako baratzezaintza ekologikoaren gainean ikastaroa antolatu du Ingurugiro Etxea Fundazioak, Ereiten proiektuaren baitan, Urkome, Kimu Bat, Slowfood Amalur-Gipuzkoa eta Azpeitiko eta Azkoitiko udalekin elkarlanean.

Ikastaroa baratzegintzan hasiberriak edo zaletuak direnei zuzenduko zaie. Guztira bost saio emango dituzte, hiru maiatzean eta bi ekainean, Sindikatu Zaharrean. Bi talde osatzea da antolatzaileen asmoa. Talde bat maiatzaren 4an, 11n eta 18an eta ekainaren 1ean eta 8an, asteazkenez, elkartuko litzateke Sindikatu Zaharrean; beste taldearen saioak, berriz, ostegunetan elkartuko dira, maiatzaren 5ean, 12an eta 19an eta ekainaren 2an eta 9an. Saio guztiak 18:00etatik 20:00etara izango dira. Kimu Bat enpresako kideek emango dute ikastaroa.

Datorren astelehena, maiatzaren 2a, izango da izena emateko azken eguna. Izen-ematea doan da eta hiru bide hauetako bat erabiliz egin daiteke: 943151713 telefonora deituta, ingurugiroetxeafundazioa@azpeitia.net helbidera idatzita, edo www.ingurugiroetxea.org webgunean.