Fiskaltzak eta Estatuaren abokatuak Azpeitiko Bilduren zerrenda ere inpugnatuko dute

uztarria.com, berria.info | Udala
2011ko api. 26a, 18:04

Koalizioaren zerrenda guztiak eramango dituzte Auzitegi Gorenera

Haien arabera, Bildu ETAren estrategian dago eta zerrendakide batzuek Batasunarekin harremanak izan dituzte

Espainiako Fiskaltzak eta Estatuaren abokatuak Bildu koalizioaren hauteskunde zerrenda guztiak (258) inpugnatuko dituzte Auzitegi Gorenean, Justizia Ministerioak gaur arratsaldean zabaldu duenez. Haien artean izango da, beraz, Azpeitiko Bildukoa (zerrendaburua Eneko Etxeberria abokatua eta EHUko irakaslea da).

Fiskaltzak eta Estatuaren abokatua polizia txostenetan oinarrituko dira; Bildu ETAren estrategian dagoela esango dute eta zerrendakide batzuek Batasuna legez kanpoko alderdi politikoarekin harremanak izan zituztela.

Estatuaren abokatuak bihar erabakiko du bihar bertan inpugnatu edo etzi; Fiskaltzak ostegunean joko du, epeko azkeneko egunean.

EAk, Alternatibak eta independenteek osatzen dute koalizioa.

Inpugnazioez erabakitzeko epeak

Bidali:  

Erantzunak

txikia | 2011-04-27 : 11:04

Fulanito eo menganito zerrenda batzuetan daudela eta eundoko krixtue montatzebe uztarriako foro hauetan batzuk...eta demokraziyen tamaina hontako zapalketa baten aurrien mutu. Zuek nahi dezuena esangozue, baina konbentziuta nao aurreko eztabaidan bilduk fulanito eo menganito sartu duela eta zuriz bozkatuko dutela esan deben horiek denek beste alderdi bati botaukoiobela. Eta bi ostia inporta zaiela Bildukin zer gertatzean.Eta eztabaida nahastu eta kakaztie besteik eztebela nahi. Gu danok anonimuek izatien arrixkue!!

IrekiAteak | 2011-04-27 : 13:04

Nere galdera da: Bildu legez kanporatzen badute, zer egin beharko litzateke? Nola egin behar zaio aurre horrelako astakeria bati?
PNV, EB eta Aralar zer egiteko prest egongo dira gertaera oso posible honen aurrean? Zergaitik ez egin bilera bat, eta erantzun bateratu potente bat adostu?
Zer gertatuko litzateke gaur bertan PNV,EB,Aralar eta Bilduk, denak hauteskundeetara aurkeztearik ez badute inor ez direla aurkeztuko esango balute? Ilegalizatuko al lukete Bildu? Zergaitik ez egin planto denok batera, modu baketsuan? Zergaitik ez desobedientzi zibila? Indarkeriaren hain aurkariak omen zirenek zergaitik ez dute inoiz ejenpluarekin predikatu? Nik ez dut zalantzarik borroka armatuarekin baina gauza gehiago lortu ditzakegula beste bide batzuetatik, eta beste bide horiek erabiltzea eskatzen dut. Exigitzen dut. PNV eta Aralarrek nahi aldute estatuari planto egitea? Nahi aldute estatuarekin demokratikoki konfrontatzea? Ikusitakoa ikusirik, nire ustez, nahiago dute egoera ez demokratiko honetatik aprobetxatzea. Agian oker nago, baina kontrakoa pentsatzeko arrazoirik ez didazue ematen, PNV eta Aralarreko abertzale baketsuok.

jmk | 2011-04-27 : 14:04

zer gertatuko litzateken?
ba aurreko legegintzaldian Lizartzan gertatutakoa, PP eta PSOEkoak euskal udal guztietan.
Ez ote da sinpleagoa ETAk bere armak uztea?

airratzu | 2011-04-27 : 15:04

"Ez ote da sinpleagoa ETAk bere armak uztea?"
1. Gatazka armatuak ez dira egun batetik bestera bukatzen. Ez da zilegia
2. Lehen Ezker abertzaleari "legalak" izateko biolentziatik aldentzea eskatze zitzaion; Aldendu da eta begira oraindik ere nola gauden!
3. ETAk armak utzita ere izango zuten beste "arrazoiren" bat iango zuten ez legeztatzeko.
4. Hauek nahi duten bakarra, Udaletxeak eta Diputazioak irabaztea, lehen jaularitza irabazi zuten bezela!
5. Eta Urkullu oraindik Bilduri erantzukizunak eskatzen!! Mesedez.....

JoxeJoxe2 | 2011-04-27 : 15:04

IrekiAteak,
Neuk ere pentsatzen jardun diat zer gertatuko litzatekeen abertzalerik ez presentatu ezkero. Ta erantzuna dek, "ez abertzaleek" irabaziko luketela. Beste inongo ondorioik ez likek edukiko.
Lenuotik iragarri ezkero abertzaleak ez direla presentatuko Bildu legez kampo lagatzen badute, hori egiteko arrazoi bat gehiago besterik ez diek ematen.

atsaldez | 2011-04-27 : 16:04

bildu legez kanpo? aber bere tranpa ta trikimailutan erretzeien... Eztet uste, Don Paco tamaño hortako kolektibo bati hitze kentzeko mouen daonik. Eztet uste, Paco ta bere lagunek hainbeste millaka pertsonai mingaiñek moztu ondoren horrek dakarkin zalaparta horri eusteko gai izengoienik. Ta nik uste beare horren bildur dala. Ez otea zama haundigiye agintaldiye bukatzeko?
konsziente al gea Bildu gipuzkun aurreneko indar izeteko burrukan dabillela? hala balitz, gañontzeko ehiztariyek hartuko lituzkebe kargu, udalak... Baño politikie? politikie udaletako xilla, mahai eta trajetatik kanpoa dao. Politikie kalin dao. Ikusi atzeneko hillabete hauetan sortu dan hau!!
Halare badie bi sujeto "a tener en cuenta". Aralar eta PNV. Ikusikoa ze pasatzean. Ze ardura hartzeituben ta nola jokatzeben.
Amaitzeko, esan BILDU eztala koaliziyo bat bakarrik. BILDU, ilusiyo bea konpartitzebenan mugimendu bat baizik. Karguik gabe geatzeaz, ardura gaitezen su hau bizik mantentzen eta are geiyo indartzen!! elkarren artin harremanak sendotzen.
Hauteskunde hauetan ez baldinba, jaurlaritzako hauteskundetan emango deun zaplastekueatik. ni BILDU.
Portzierto, jakin nahi nuke gaiñontzeko alkategaiyek pertsonalki ze pentsatzeben gai honen ingurun...

Zelailuze | 2011-04-27 : 16:04

Txikia,ez diat berriro onartuko esatie nereatik behintzet,ezker abertzaleko bozkatzaile enaukela.Nik hasieratik esan diatena dek ez detela onartzen listetan dauden hainbat pertsona (EAkuek)ez Eakuek dielako,baizik eta zein dien dielako.Bazekiat koaliziyo baten tragau behardala,baño hainbeste.Beste gauze bat ez detena ulertzen dek 9 lenengo postuetan EAkuek 3 postu izetie.geyegizkue iruitzezitek.Nere iritziye dek,hik ezbadituk kritikak onartzen hori hire problemie dek,eta beste gauze bat esangoyat,nere inguruko hainbatekin hitzeindiat eta nik bezela pentsatzeyabe.Hori bai,batzuk ez dituk bozkatzea jungo eta beste batzuk berriz bai.ILEGALIZAZIYUEN KONTRA NITXIOK ULERTUIKOKEN BEZELA BAI OAIN DA BAI 8 URTETIK ONEA IZEN DIEN GUZTIYETAN.MOBILIZAZIYOTAN BAITA IBILINAUK,ez badek sinistu bahi hori hire problemie dek,ez nerie,hori bai,ez ezkau neri itxuena itie,hik eitie nahiak oso ondo,NIK EZ.

txikia | 2011-04-27 : 17:04

Nire ustaz, Bildu ilegalizau ezgeo ein beharko litzatekeena: Abertzale guztiyok elkartu eta hauteskundiei boikota. Eta ondoren, kontrabotore partehartzaile indartsu bat antolau auzo eta herri danetan. Ia PPk eta PSEk eusteioben horri herri danetan.

txikia | 2011-04-27 : 17:04

Laaaaaaaaaaaaaaasai, zelailuze! Nik nere iritziye ematie re zilegi izangoek, eo? hi ez bahaiz nik salatzeten hoietakue, zeatik jartze haiz hain urduri?

Zelailuze | 2011-04-27 : 18:04

Txikia,ni urduri enauk jarri,kabreanauk,ez dek berdiñe.Halare ni ados hirekin hauteskundiei boikota eitiekin.

IrekiAteak | 2011-04-28 : 11:04

JoxeJoxe2 kandidaturak inpugnatu eta ordu gutxira bozka eskatzen eta gero nahi duzue ez haserretzea. Ezetz, ez diogula PNVri SEKULA bozkarik emango. Ez diogula Aralarri SEKULA bozkarik emango. PPSOE espainiarrak dira, badakigu zergatik egiten duten hori eta ulertu daiteke. PNV eta Aralarren jarrera larriagoa dela iruditzen zait, Madrilgo faxistei jokua egiten dietelako. Etxekoei hori egitea ezin zaie barkatu. Zein da larriagoa, kaletik zoazela tipo batek lapurreta egitea ala zure anaiak egitea? Zer da okerragoa, zure bikoteak ezezagun batekin adarrak jartzea ala zure lagun on batekin jartzea? Ba hau ere berdina da.
Bildu legez kanporatzen badute, erantzun egokiena hauteskundeei boikota. Ez dadila alderdi abertzalerik aurkeztu. Denak ala inor ez! Modu paketsuan boikota. Ez bozkatu, mahaietara ez joan, hauteslekuak ez ireki...emaitzak ez rekonozitu, PPSOE udalei zergak ez ordaindu, festetan antolatzen dutenari boikota, udaletik datorren guztiari boikota. Era paketsuan, boikota. Abertzale guztiok batera, estatuari boikota. Prest al zaudete, ETAren hain aurkariak zineten benetako abertzaleok? Indarkeria gabe, ETA gabe, denok batera boikota eta desobedientzia. Bide paketsuetatik.
JoxeJoxe2, aitzakiaren bat izango duk orain ere, lehen ETA zen, orain beste zerbait, beti aitzakiaren bat estatuarekin ez konfrontatzeko...

JoxeJoxe2 | 2011-04-28 : 11:04

Nere ustez Bildu ilegalizau ezkeo ein beharko litzatekeena: Lenbizi noski salatu eta agerian utzi estatuaren izaera antidemokratikoa. Hau demakrata guztiek egin beharko lukete.
Ta ezker abertzaleak zer egin beharko lukeen: Azkenengo momentuan militante guztiei esan PP edo PSE ez den norbaiti botua emateko.
Badakit zenbaiti gorputzak ez diola hori agintzen, baina plazo luzera ezker abertzaleari onurarik haundiena horrek ekarriko dio (herriak jakingo luke jesto hori baloratzen). Ta euskal herriari zer esanik ez.

JoxeJoxe2 | 2011-04-28 : 13:04

Behar bada arrazoi izango dek erantzunik onena abertzalerik ez aurkeztea izango litzatekeela.Aurreneko momentuan PPk eta PSE poztuko hituzkek baina luzera beren mixeria agerian lagatzeko balioko likik. Baina hori ez dek gertatuko ta etzegok ezker abertzalearen esku.
Te ezker abertzaleak zer egin behar luken argiago zeuketat. Luzera, Aralarren eta PNVren esparrua bereganatzea (edo hauek bere bidera ekartzea) behar dik. Ta horretarako askoz baliotsuagoa dek besterentzat botoa eskatzeak suposatzen duen abertzaletasun erakustaldia , boikota baino.

jaione | 2011-04-28 : 14:04

Hemen batzuk abildade izugarria dute, betiere ezker abertzaleari lezioak ematen. Lehen ere Ibarretxek berez bereak etziren boto asko lortu zituen eta gogoan dugu nolako erebilera eman zitzaien bto haiei. Zerk eramaten zaitu oraingoan hobeto erabiliko dituela pentsatzera? Edo Aralarrek egoki kudeatuko dituela pentsatzera?
Zeuk esan duzu, Joxejoxe, agian hobe izango litzatekeela abertzaleak ez aurkeztea baina hori ez dagoela ezker abertzalearen esku... Nolatan ausartzen zara ezker abertzaleari guzti hori iretsi eta egoera horretatik probetxua ateratzen duenari bozka emateko esakatzen besteei txintik esaten ez diezun bitartean?

JoxeJoxe2 | 2011-04-28 : 15:04

Jaione,
Irakurri ondo nik idatzi detena eta eztezu inon ikusiko inorentzat botorik eskatu detenik.
Ta gainera irudipena daukat oraingo hontan ezker abertzaleak bozkatzera joateko eskatuko duela.

Zelailuze | 2011-04-28 : 19:04

Ba ni seguru nao Bildu hauteskundetan izengoala.PSOEk beste aukerarik etzauken inpugnatzeko PPkuek nola dabiltzen ikusita eta zenbat boto galduko zituen ez bazun inpugnatzen (mesedez oain ez esan PSOE defenditzen nabilela),baño bere inguruko juezak ez diobe atie itxiko Bilduri,batipat ikusita Sortun ilegalizaziyo bozketie oso justukue izan zalako.Eta horren arabera PPk beti esateuenez beaiek juezan erabakiyek beti errespetatzeituela PSOEi ezingoyobe kulpaik bota ,ata Bilduk hauteskundeta aurkeztie izengou.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu