Kilometroak 2011ren baitan, Klik Art erakusketa antolatu dute

Uztarria.eus 2011ko api. 26a, 14:04

Bihar, asteazkena, irekiko dute eta igandera arte egongo da zabalik

.25 artistak egindako lanak egongo dira ikusgai Sanagustinen

Kilometroak 2011ren baitan, Klik Art erakusketa zabalduko dute bihar, hilak 27. Horrenbestez, eskultura, margolan, argazki nahiz bestelako lanak ikusteko aukera izango da bihartik igandera bitartean, Sanagustinen. 18:00etan irekiko dute eta 20:00ak arte egongo da zabalik. Maiatzaren 6tik 15era, berriz, Azkoitiko Torre Zuri aretoan egongo da erakusketa.

Erakusketa 25 bat artistak egindako lanek osatuko dute: Pedro Luengo, Udane Juaristi, Ane Pikaza, Julen Agirre, Iñaki Landa, Jose Antonio Azpilikueta, Xanti Rodriguez, Juanjo Gurrea, Axun Aizpuru, Iñigo Borda, Miren Artetxe, Alots Arregi, Miguel Zubizarreta, Olatz Aguado, Aloña Garmendia, Ainitze Ibarzabal, Ihintza Larrañaga, Mikel Garate, Eider Salaberria, Alaitz Alberdi, Edurne Salaberria, Nagore Lozano, Mikel Uribetxeberria, Diego Cruz, Iban Izagirre, Imanol Kerejeta, Marian Alberdi eta Arte eta Diseinu ikastegiko hainbat ikasle.