Gazteen torneoko Gipuzkoa-Valentzia eta Reala-Real Madril igandean Azpeitian

Uztarria.eus 2011ko api. 20a, 20:04

Lehen partida 16:00etan hasiko da, bigarrena 17:30ean

Nazioarteko XXVII. txapelketa da aurtengoa

Azkeneko albistea (apirilak 25, 10:00). Gipuzkoa-Valentzia: 0-1. Reala-Real Madril: 1-0

Aurten ere izango da Realak antolatutako mutilen arloko gazteen nazioarteko futbol txapelketako partidarik Azpeitian. Igande honetan, hain zuzen, eta bi egun berean:

  • Gipuzkoa-Valentzia, 16:00etan.
  • Reala-Real Madril, 17:30ean.

XXVII. txapelketa da aurtengoa, eta ostiralean ekingo diote. Finala astelehenean izango da, Zubietan (12:00).