Eneko Etxeberria da Bilduren alkategaia

Uztarria.eus | Udala
2011ko api. 19a, 14:04

Abokatua eta EHUko irakaslea da, eta independente gisa aurkeztuko da hauteskundeetara

Koalizioko zerrendaburuak garrantzi berezia ematen dio abertzaleen eta aurrerakoien arteko indar metaketari

Eneko Etxeberria abokatua eta EHUko irakaslea, artxiboko irudi batean (Uztarria).  Argazki originala

Eneko Etxeberria Bereziartua da Bildu koalizioaren Azpeitiko alkategaia maiatzaren 22ko udal hauteskundeetarako, gaur Bilduk prentsa oharrean jakinarazi duenez. Azpeitiarra da Etxeberria, eta 1971n jaio zen. Independente modura aurkeztuko da bozetara.

"Euskal Herriko garai politiko berriak ilusioa" sortzen diola dio Etxeberriak, prentsa oharrak dioenez, eta "garrantzi berezia" ematen dio abertzaleen eta aurrerakoien arteko indar metaketari —EAk, Alternatibak eta independenteek osatzen dute Bildu koalizioa—.

Zuzenbide Ekonomikoa ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, eta abokatu ekonomista bezala dihardu lanean. Bi bulego dauzka: Azpeitian eta Donostian. Hainbat eta hainbat kasu eraman izan ditu Etxeberriak, eta haien artean ezagunena Egunkaria auzia da. Espainiako Auzitegi Nazionalak Egunkaria-ren itxiera kasuan absoluzio epaia eman zuen joan den urtean. Auzi ekonomikoak, ordea, aurrera segitzen du oraindik, eta Etxeberriak darama defentsa arloa, beste abokatu batzuekin batera.

Azpeitiko Bilduren alkategaia EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakaslea ere bada. 2007tik, hain zuzen. Zuzenbide Prozesaleko klaseak ematen ditu Donostian, Ibaetako kanpusean, bosgarren mailan.

Aita, Leo Etxeberria zena

Eneko Etxeberriaren aita zena aski ezaguna da Azpeitian: Leo Etxeberria. Sindikalista, ikastolaren sortzaileetakoa, euskaltzalea, historialaria, idazlea eta EAJko zinegotzia izan zen Leo Etxeberria. 1981ean hil zen, gaixotasun baten ondorioz. Uztarria Komunikazio Taldeak hari buruzko biografia argitaratu zuen 2009ko uztailean (aurkezpena eta liburuxka).

Azpeitiko Bilduk esan du datozen egunetan jakinaraziko dituela beste zerrendakideen izenak. Buletin ofizialean bihartik egongo dira zerrendak ikusgai.

Azpeitiko beste alkategaiak

EAJ. Jesus Larrañaga.

Aralar. Juan Carlos Arellano.

Hamaikabat. Aitor Aranguren.

PSE-EE. Iñaki Uribe.

PP eta EB. Biek oraindik ez dute ezer egin publiko.

2007ko udal hauteskundeak

Bidali:  

Erantzunak

txikia | 2011-04-19 : 15:04

Oso-oso perfil ona!! Nere ustez alkategai sendue aurkeztu du Bilduk. Ia...

miren | 2011-04-19 : 16:04

Izugarri poztu nau albisteak, bene benetan ZORIONAK eta ANIMO asko ENEKO. Hi ezagututa,oso hautagai ona haiz! ANIMO ASKO!!

axun | 2011-04-19 : 16:04

Oso ona! Ikaragarri poztu naiz albistie ikustien! Zorte on!

IrekiAteak | 2011-04-19 : 16:04

Ea zerrenda osue nolakue dan jakite deun laiste. Baino hasierie gustau zat. Boto pillue jasokoituk Eneko. Ta Bilduk orokorrien emaitza onak ateakoutula espero det, bereziki gipuzkuen. Aber ya beingoz kanpañie normal iten uzteben, tribunal supremue, konstituzionala, fiskala...ta gañerakuek alde batea utzita.

airratzu | 2011-04-19 : 16:04

Galdera bat, bihar zerrenda osoa nun ikusi ahalko da?? Ze boletinetan??
Lista hasiera prometedorie benetan!!

haritzetxaniz | 2011-04-19 : 16:04

Aupa Eneko!
Alkategai oso ona haiz nere ustetan, danetan onena dudaik gabe.
Animo!

airratzu | 2011-04-19 : 16:04

Aurkeztu dan alkategai onena ta senduena urte askuen azpeitin!!

Jonmi | 2011-04-19 : 18:04

Badaukek anayen antza jejeje. Animo motel, boto pilo bat jasoko dek!

Bego | 2011-04-19 : 19:04

Aupa Eneko!, konfiantza osoa daukat zuk eta osatuko duzuen taldeak herriarengatik lan asko egingo duela.

Xebaxtian | 2011-04-19 : 20:04

Kolpe ona!

atsaldez | 2011-04-20 : 10:04

garai berri bat, bejondaikela!!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Uztarria | 2011-04-20 : 10:04

Kaixo Arraitzu,

Zerrenda guztiak argitaratu dira dagoeneko. Albiste honetan kontsultatu ditzakezu.

Uztarria

aimar | 2011-04-20 : 10:04

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iban Arregi | 2011-04-20 : 14:04

Egoera ez-demokratiko honetan, animorik handiena Enekori eta Bilduko guztiei

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu