Udalak hiru desfibriladore alokatu ditu

Uztarria.eus 2011ko api. 18a, 14:04
Ezkerretik eskubira, Nerea Lopetegi, Julian Kortajarena, Ina Sagarzazu, Jose Angel Aristi eta Ander Etxaburu aurkezpenean.

Lau urterako alokatu dituzte

Bi finkoak dira eta igerilekuan eta kiroldegian egongo dira; hirugarrena, eramangarria da eta udaltzaingoaren esku egongo da

Joan den ostiralean, hilak 15, Julian Kortajarena Kirol zinegotziak, Nerea Lopetegi Kirol Teknikariak, Ina Sagarzazu Kirol Patronatuko zuzendariak, Jose Angel Aristi udaltzain buruak eta Ander Etxaburu aparatuak alokatu dituen Safetic enpresako arduradunak hiru desfibriladore aurkeztu zituzten.

Lau urterako alokatu dituzte desfibriladoreak. Bi finkoak dira eta igerilekuko eta kiroldegiko botikinetan egongo dira. Aldiz, hirugarrena, udaltzaingoen esku egongo da eta eramangarria izango da.

Desfibriladoreak kajatik ateratakoan GPS bidezko alerta aktibatzen da eta 112ra deitzen du zuzenean. Laguntza bertaratu bitartean zer egin ere azaltzen du aparatuak. Erabileran okerrik egon ez dadin udaltzainek zein Kirol Patronatuko kideek ikastaroa egin beharko dute. Gero kirol arduradunek ere egin beharko dute ikastaroa.