Etxe tasatuen eta alokairukoen behin behineko zerrendak kaleratu ditu Udalak

Uztarria.eus 2011ko mar. 31a, 11:03

Erreklamazioak apirilaren 8ra bitartean egin ahal izango dira

Sindikatu Zaharrean Azpeitia Lantzen S.A-k duen bulegoan egin behar dira erreklamazioak, astelehenetik ostiralera bitartean

Udalak etxebizitza tasatuen eta alokairukoen behin behineko zerrendak kaleratu berri ditu. Horrenbestez, Julian Elorza etorbideko(1), Enparan Kaleko(4), Eliz kaleko (2) eta Euskal Herria kaleko (12) sustapenetan etxebizitza tasatuak jabetzan eskuratzeko eta Ibaieder kaleko Babes Ofizialeko alokairuzko 18 etxebizitza eskuratzeko zerrendak ikusgai daude dagoeneko.

Azpeitia Lantzen S.A. herri baltzuaren bulegoan, udaletxeko iragarki taulan zeon albiste honen azpian ikusi daitezke.

Erreklamazioak Azpeitia Lantzen S.A-k Sindikatu Zaharrean duen bulegoan egin behar dira, astelehenetik ostegunera 8:30etatik 13:30etara eta arratsaldetan, 15:30ak eta 18:00ak bitartean. Ostiraletan, berriz, 8:30etatik 14:30etara erreklamatu ahal izango da. Beraz, zozketan sartzeko zerrendatik kanpo gelditu direnek apirilaren 8ra arteko epea dute erreklamazioak egiteko.

Etxebizitza tasatuen behin behineko zerrenda ikusteko egin klik hemen .

Alokairuko etxebizitzen behin behineko zerrenda ikusteko egin klik hemen .

Alokairuko etxebizitzetako ezinduen zerrenda ikusteko egin klik hemen .