Jaizkibelgo itsasertza ezagutzeko irteera antolatu du Lagun Onak M.B.-k

Uztarria.eus | Kirolak
2011ko mar. 29a, 11:03

Zapatuan, apirilak 2, izango da irteera eta bospasei orduko ibilbidea izango da

Ibilaldian parte hartu ahal izateko, ostegunera bitartean eman behar da izena

Joan den zapatuan lehenengo etapa egin zuten. (Lagun Onak Mendi Bazkuna)  Argazki originala

Lagun Onak M.B.-k helduentzako irteera antolatu du datorren larunbaterako, apirilak 2. Jaizkibelgo itsasertzeko bigarren etapa egingo dute, Mendiburu monumentutik Hondarribirainokoa, eta bospasei orduko ibilbidea izango da.

Larunbatean 08:00etan aterako dira plazatik eta autobusez egingo dute joan-etorria. Izena, ostegunera bitartean eman ahal izango da tabernan, www.lagunonakmb.org webgunean edo lagunonak@euskanet.net-en. Bazkideentzako prezioa 4 eurokoa da, bazkide ez direnentzat 6 eurokoa eta ikasle eta langabetuentzat 3 euro.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu