"Ez dakit zein den Orbegozo", dio Athleticeko presidenteak

Uztarria.eus 2011ko mar. 27a, 12:03

Fernando Garcia Makuak 'Berria'-n adierazi du Reala B-ko aurrelariaren izena ez dagoela bere mahai gainean

Bilboko klubak Mikel Orbegozo fitxatuko duela zabalduta dago

Athleticek Mikel Orbegozo (Azpeitia, 1989) Reala B-ko aurrelaria fitxatuko ote duen zabaldu da azkeneko asteetan, eta gaur Berria-k horixe galdetu dio Fernando Garcia Makua Athleticeko presidenteari, elkarrizketan. Makuak esan du ez dakiela ezer.

Mikel Orbegozo fitxatuta dago?

Ez dakit zein den Orbegozo.

Bakarra izango zara. Athleticek fitxatu duen edo fitxatuko duen Realaren bigarren taldeko aurrelaria.

Fitxatuko dugun edo ez dugun ez dakit, baina egun ez dago fitxatuta. Presidentearen mahaitik ez da jokalari horren inguruko konturik pasatu. Hala ere, zortea opa diot.