Amaia Azkueren erailketaren inguruko zurrumurruak

Julian Eizmendi (Azpeitiko alkatea) 2011ko mar. 24a, 13:03

Amaia Azkueren erailketaren inguruko zurrumurruak ari dira zabaltzen herrian. Zurrumurru horiek mesede gutxi egiten dute; aldiz, kalte asko egin diezaiokete pertsona konkretuei.

Ertzaintza ari da buru-belarri lanean. Oraingoz, atxiloketarik ez dago, eta zerbait konkretua eta segurua dutenean adieraziko dute.

Beraz, pazientzia eskatzen da eta zuhurtasunez jokatzea horrelako gai delikatuen aurrean.