Korrikaren dokumentala: 'Zenbait gazte ausart'

Uztarria.eus |
2011ko mar. 24a, 12:03

Badator Korrika 17. Badator euskararen aldeko lasterketa. Badator Euskal Herria zeharkatuko duen ibilaldia. Aurtengoan, Euskaltzaindia omentzea erabaki du Korrikak eta datorren ostiralean, hilak 25, egingo dute ekitaldia, 19:00etan hasita, Donostiako Kursaalean.

Euskaltzaindiak euskararen erabileraren eta iraupenaren alde egindako lana aitortzeko antolatu dute ekitaldia, eta ekitaldi horretan Zenbait gazte ausart dokumentala emango dute. Dokumentala Mondragon Unibertsitatean Ikus-entzunezko ikasketak egiten ari diren hiru ikaslek egin dute: Iker Ugaldek, Ekaitz Herrerak eta Alexander Silva azpeitiarrak.

Apirilaren 8an, ostirala, emango dute dokumentala Sanagustinen, 22:00etan hasita.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu