Jabetze Eskolen baitan, hainbat ekimen

Uztarria.eus 2011ko mar. 22a, 13:03

Ostegunean, hilak 24, Transfeminismoaren inguruko hitzaldia eskainiko du Itziar Zigak

Martxoaren 26an eta apirilaren 2an, berriz, Teoria Feminista ikastaroa eskainiko dute EMAGIN zentroko kideek

Jabetze Eskolen baitan, Transfeminismoaren inguruko hitzaldia eta Teoria Feminista ikastaroa izango dira aste honetan eta hurrengoan.

Martxoaren 24an, osteguna, Transfeminismoaz hitz egingo du Itziar Zigak, 19:00etatik aurrera, Sindikatu Zaharrean. Sarrera doan izango da.

Teoria Feminista ikastaroa ere antolatu dute. EMAGIN dokumentazio eta ikerkuntza zentro feministako kideek eskainiko dute ikastaroa. Martxoaren 26an eta apirilaren 2an izango da, 10:00etatik aurrera, Sindikatu Zaharrean. 15 euro ordaindu beharko da ikastaroa. Langabetu eta ikasleek, berriz, 10 euro.

Ikastaroetan parte hartzeko Udaleko Parekidetasun Sailean eman behar da izena: parekidetasuna@azpeitia.net helbidera idatzita edo 943 15 79 28 zenbakira deituta.

Bilgune Feministak antolatutako ekimenetan parte hartzeko deia egin die herritar guztiei.