Autobus geltokietan aldaketak izango dira Maratoi Erdia dela-eta

Uztarria.eus 2011ko mar. 22a, 11:03

.15:00etatik 19:00etara bitartean izango dira aldaketak

Anbulatorioko geltokia esaterako, baliogabetuta geldituko da

Zapatuan, hilak 26, jokatuko da Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdia , 16:15ean Azkoitian hasita.

Lasterketak irauten duen bitartean, aldaketak izango dira herriko autobus geltokietan. 15:00etatik 19:00etara bitartean izango dira aldaketak. Anbulatorioko geltokia baliogabetuta geldituko da. Estazioko geltokia, berriz, tren museoko oinezkoentzako zubi aurrera aldatuko da. Igerilekuko geltokia, suhiltzaileen parke aurrera aldatuko da, ordu berdinean hori ere. Loiolako geltokia, aldiz, tren geltoki zaharraren aurrean egongo da.