Ion Korta usurbildarrak irabazi du Loiolako Biatloia

Uztarria.eus 2011ko mar. 21a, 12:03
Ezkerretik eskubira, Unai Korta, Ion Korta eta Xabat Manzisidor. (Irene Elorza)

Xabat Manzisidor, iazko txapelduna, bigarren postuan helmugaratu zen

Lehenengo auzotarra Unai Lasagabaster Axkiola izan zen

Iazko partaidetza berdina izan zuen zapatuan, hilak 19, Loiolako X. Mendi Biatloiak. 39 lagunek hartu zuten parte bizikletako zein lasterkako proban.

Usurbilgo Ion Korta nagusitu zen 41:42 denborarekin; bigarren, iazko txapelduna Xabat Manzisidor sailkatu zen 42:25 denbora eginda. Hirugarrena, txapeldunaren anaia, Unai Korta izan zen 42:37 denborarekin. Azkarren helmugaratu zen auzotarra, berriz, Unai Lasagabaster Axkiola izan zen.