Beñat Intxauspek Hazparneko kontseilari jarraituko du

Uztarria.eus | Politika
2011ko mar. 21a, 11:03

Botoen %60 lortu ditu Forces 64ko kideak; EAJk hari eman dio sostengua

EHBai izan da bigarren indarra, ia %20 eskuratuta

Beñat Intxauspe Forces 64 zentro-eskuineko kideak Hazparne eskualdeko kontseilari postuan jarraituko du, berak irabazi duelako atzoko kantonamendu hauteskundeetako lehen itzulia, gehiengo osoz. Bozen %60,76 lortu ditu: 1.398 bozka. EAJk hari eman dio sostengua, eta Intxauspe da lehen itzulitik konseilari nagusia izan den bakarra. 2004tik da hura eskualdeko kontseilaria, Pauen (Frantzia).

EHBai (Abertzaleen Batasuna, Batasuna, EA) izan da bigarren indarra Hazparneko eskualdean, 780 bozka lortuta. Juliette Bergouignan zen hautagaia. (hemen emaitzak)

Donamartiri, Donostiri, Lekorne, Lekuine, Makea eta Meainerekin osatzen du kantonamendua edo eskualdea Hazparneko herriak, eta berau da herri nagusia. Hazparne herriko alkatea Intxauspe, 2008tik. Modem alderdiko kidea da.

Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude 80ko hamarkadatik.

Hona Hazparneko bozetako datuak:

Beñat Intxauspe (Forces 64): 2 398 boz (%60,76).

Juliette Bergouignan (EHBai): 780 boz (%19,70)

Isabelle Gary (Europe Ecologie-Les Verts): 380 boz (%9,63)

Franc Yves Guilbert (PS Rad Gauche): 296 boz (%7,25)

Jean Paul Bire (Front de Gauche): 103 boz (%2,61)

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu