Ustez Amaia Azkuerena den autoa aurkitu dute Loiolan

Uztarria.eus 2011ko mar. 18a, 17:03

Ertzaintzak bazkalondoan prezintatu du ibilgailua eta 15:30ak aldera eraman egin dute

Tren geltoki zaharraren ondoko aparkalekuan zegoen

Herenegun Ibaiederreko urtegian hilda aurkitu zuten Amaia Azkuerena izan daitekeen autoa Loiolan aurkitu dute gaur, ostirala.

Uztarriari lekuko batek esandakoaren arabera, Ertzaintzak bazkalondoan prezintatu egin du ibilgailua eta 15:30ak aldera eraman egin dute. Loiolako tren geltoki zaharraren ondoko aparkalekuan zegoen kotxea -Renault Megane bat, antza-. Beste lekuko baten arabera, ustez hildako emakumearena izan daitekeen autoa joan den asteazkenetik, gorpua urtegian aurkitu zuten egunetik, zegoen Loiolako aparkaleku horretan.