Lore eta landare azoka egingo dute zapatuan

Uztarria.eus 2011ko mar. 17a, 12:03

.09:00etatik 13:00etara bitartean egongo da azoka, plazan

.8-10 postu egongo dira, lore eta landareak ikusi eta erosteko

San Jose Eguna dela aprobetxatuz, zapatuan, lore eta landare azoka egingo da plazan. Udalak antolatuta ekimena izango da eta, 09:00etatik 13:00etara bitartean 8-10 postu egongo dira. Loreak eta landareak erosteaz gain erakusketa ere izango da bertan.