Jose Mari Orbegozok Europako pasodoble txapelketa irabazi du

Uztarria.eus 2011ko mar. 15a, 12:03

Amaia Gonzalez lasartearrarekin batera lortu du txapelketa irabaztea

Bikote horrek Europako txapelketa irabazten duen hirugarren aldia da

Joan den astean, 22. Europako dantza txapelketa jokatu zen Torremolinosen (Malaga). Han izan zen Jose Mari Orbegozo azpeitiar dantzaria, bere betiko bikote Amaia Gonzalez lasartearrarekin.

Pasodobleko Europako txapeldun izendatu zituzten. Gainera, vals, tango eta pasodoble nahasketan hirugarren postua lortu zuen bikote euskaldunak. Hurrengo helburua Mexikon jokatuko den Munduko txapelketa du bikoteak.

Irabazten duten hirugarren aldia

Txapelketa hori irabazten duten hirugarren aldia da, 2000 eta 2007an ere Europako txapeldun izendatu baitzituzten.