Ezker abertzaleak "herritarren iritzia jasotzeko" inkesta kaleratu du

Uztarria.eus 2011ko mar. 14a, 16:03

Azpeitiarren "iritzi eta ekarpenak jasotzeko asmoz" atera dute inkesta

Hona ezker abertzalearen inkesta

Azpeitiko ezker abertzaleak datozen udal hauteskundeetan aurkeztu duen Herri Programa prestatzen jarraitzen du. Hori dela-eta, ahalik eta azpeitiar gehienen "iritzi eta ekarpenak jasotzeko" asmoz, inkesta bat atera du.

Interneten egin daiteke inkesta eta ezker abertzaleak jakinarazi duenez, "herritar ugarik bete dute inkesta internet bidez". Hala ere, egunotan, Azpeitia Eginez aldizkariaren barnean banatuko dute inkesta etxez-etxe. Galdetegia betetzen dutenek Orkatz Kultur Elkartean jarri duten buzoian bota ahal izango dute.