Aginagara irteera antolatu du Baigerak

Uztarria.eus 2011ko mar. 14a, 14:03

Datorren ostegunean, martxoak 17, egingo dute ibilaldia

Izena gaur, astelehenetik asteazkenera bitartean eman ahal izango da

Baigera, Erretiratuen eta Jubilatuen Elkarteak, Aginagara irteera antolatu du, martxoaren 17, ostegunerako.

Irteerarako izena martxoaren 14tik 16ra, astelehenetik asteazkenera, eman ahal izango da Baigerako bulegoan, 10:30etik 12:30era. Joan nahi dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte.

Ostegunean plaza atzetik (Caja Rural aurrea) irtengo du autobusak, 16:30ean.