Abian da Bertan Merkatari Elkartearen martxoko kanpaina

Uztarria.eus 2011ko mar. 10a, 10:03

Hil honetan, Bertan txartelarekin ordaintzen dutenen artean, 5, 10, 20 eta 50 euroko erosketa txekeak zozkatuko ditu elkarteak

Bestalde, urte osoan zehar Bertan txartelarekin egindako erosketetan ordaindutako bosna eurogatik puntu bat emango diote bezeroari

Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteak beste kanpaina bat jarri du abian martxorako. Hala, hil honetan, Bertan txartelarekin ordaintzen dutenen artean, 5, 10, 20 eta 50 euroko erosketa txekeak zozkatuko ditu elkarteak, herriko dendetan gastatzeko.

Bestalde, urte osoan zehar Bertan txartelarekin egindako erosketetan ordaindutako bosna eurogatik puntu bat emango diote bezeroari. 1.000 puntu osatzean 10 euroko txeke bat emango diote.

Horrez gain, Eskuztako gasolindegian (Avia) Bertan txartelarekin ordainduta %2ko deskontua egingo diete bezeroei urte osoan zehar.