Urola Ikastolako eta Hazparneko ikasleak Uztarrian izan dira

Uztarria.eus 2011ko mar. 10a, 11:03
Azpeitiko eta Hazparneko ikasleak Uztarriaren egoitzan.

DBHko ikasleak izan dira Uztarriaren egoitzan, azpeitiarrak eta hazpandarrak egiten ari diren elkartrukearen baitan

Aldizkariaren, webgunearen eta Uztarria Komunikazio Taldearen gaineko xehetasunez azalpenak jaso dituzte

Azpeitiko Urola Ikastolako eta Hazparneko Elhuyar Ikastetxeko ikasleak bisitan izan dira gaur goizean, hilak 10, Uztarriaren egoitzan.

DBHko ikasleak izan dira bisitan, elkartrukea egiten ari baitira atzoz geroztik. Uztarria Komunikazio Taldearen lanaren gaineko informazioa eta euskararen erabileraz azalpenak jaso dituzte. Orokorrean, aldizkariaren, webgunearen eta Uztarria Komunikazio Taldearen gaineko xehetasunak jaso dituzte.

Uztarriakoez gain, Urola Kostako Hitzakoek ere egunkariaz-eta azalpenak eman dizkiete neska-mutilei.

Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude 80ko hamarkadatik.