Baigerak bazkideen ohiko batzarra egingo du bihar, osteguna

Uztarria.eus 2011ko mar. 9a, 20:03

Baigera I eraikinean izango da, 17:00etan

Ondoren, karta txapelketetako sari-banaketa ekitaldia egingo dute

Baigera Erretiratuen Elkarteak bazkideen ohiko batzar orokorra egingo du bihar, osteguna eta martxoaren 10a. Baigera I eraikinean izango da, 17:00etan.

Hauek dira aurtengo batzarrean landuko dituzten gaiak:

  1. 2010eko apirilaren 28ko ohiko batzar orokorreko aktaren irakurketa eta onarpena.
  2. 2010eko ekintzen memoria eta 2011ko ekintza plana.
  3. Baigera elkartea.
  4. 2010eko kontuen aurkezpena eta onarpena eta 2011. urteko aurrekontua.
  5. Gipuzkoako Federazio Probintzialetik irteteko arrazoiak eta Garatzeb Eskualdeko Federazioaren sorkuntza eta helburuak, Garatzen-eko lehendakari Felix Urangak aurkeztuta.
  6. Nagusien Kontseiluaren helburua eta funtzionamendua.
  7. Zuzendaritza batzordearen berritzea, horrela badagokio.
  8. Batzordeak 2011rako dituen helburuak.
  9. Galderak eta erreguak.

Bilera amaitu ondoren, mus, tute eta puntto karta txapelketetako irabazke eta azpitxapeldunei sariak banatuko dizkiete. Horrekin batera, bertaratzen diren bazkideei askaria ere emango zaie.