Jokin Urangak Orixe Saria irabazi du

Uztarria.eus 2011ko mar. 9a, 13:03

Ikus-entzuleek hala erabakita, bertso onenaren saria ere jaso zuen azpeitiarrak

.80 lagun inguru elkartu ziren saioa jarraitzeko

Joan den zapatuan, hilak 5, Orixe Sariketako finala jokatu zuten Añorgako Antxon Aiestaran Kultur Etxean. Jokin Urangak txapela irabazteaz gain, entzuleek hala erabakita, kartzelako bertso onenaren saria ere jaso zuen. 80 lagun inguru elkartu ziren saioa jarraitzeko.

Hona bertsolariek lortu zuten puntuazioa:

Jokin Urangak: 375 puntu

Iñaki Gurrutxagak: 369 puntu

Iñigo Manzisidor 'Mantxi': 364,5 puntu

Nahikari Gabilondo: 364 puntu

Iratxe Ibarra: 348,5 puntu

Felix Zubia: 335,5 puntu