Azpeitiarrak garaile azkoitiarren kontrako 'desapiyuan'

Uztarria.eus 2011ko mar. 9a, 12:03

ETBko Finlandia saio berriko proba jokatu zuten azpeitiarrek eta azkoitiarrek

Azpeitiko koadrila batek hartu zuen parte lehian eta 500 euro eskuratu zituzten

Joan den zapatuan, ETBko Finlandia saioan azkoitiarrek eta azpeitiarrek desapiyua jokatu zuten. Azpeitiarrek irabazi zuten lehia eta, beraz, 500 euroko diru-saria jaso zuten.