Aitor Emazabel parrokoa hilik agertu da San Telmopean, Zumaian

Urola Kostako Hitza 2011ko mar. 8a, 16:03

Zantzu guztien arabera, bere buruaz beste egin du 36 urteko hondarribitarrak.

.2008tik zegoen Soreasuko Parrokian lanean, apaiztu zenetik Zumaian eta Getarian ibili ostean

Atzo arratsaldeko 15:30 aldera gizonezko baten gorpua aurkitu zuten Zumaian, San Telmo ermitatik haitzetara amilduta. Iluntze aldera jakin zen, gorpua Azpeitiko parrokiako apaiz Aitor Emazabelena zela. Antza denez, depresioarekin bolada txarra pasatzen ari zen hondarribitarra eta zantzu guztien arabera bere buruaz beste egin zuen Emazabelek atzo. Apaiztu zenetik Zumaian eta Getarian ibil ostean, Azpeitian eta inguruko herrietan zen lanean 2008tik. 36 urte zituen.