Jokin Urangak Orixe Sariketako finalean kantatuko du, bihar

Uztarria.eus 2011ko mar. 4a, 14:03

Añorgako Antxon Aiestaran Kultur Etxean izango da finala, 18:00etan hasita

Sei bertsolari ariko dira lehian: Jokin Uranga, Iñigo Manzisidor Mantxi, Felix Zubia, Nahikari Gabilondo, Iratxe Ibarra eta Iñaki Gurrutxaga

Bihar, zapatua, Orixe Sariketako finala jokatuko dute Añorgako Antxon Aiestaran Kultur Etxean, 18:00etan hasita. Jokin Uranga azpeitiar bertsolaria bertan izango da lehenengo kanporaketa irabazi zuen eta.

Honako bertsolariak izango dira finalean: Jokin Uranga, Iñigo Mazisidor Mantxi, Felix Zubia, Nahikari Gabilondo, Iratxe Ibarra eta Iñaki Gurrutxaga.

Orixe Sariketara "nola zegoen" ikustera joan zela adierazi dio Jokin Urangak Uztarria.com-i: "Gipuzkoako Txapelketa maiatzean hasten da eta nola nengoen eta zer sentsazio nuen edo zer hobetu nezakeen ikusteko joan nintzen Orixera. Kanporaketa ondo joan zen eta, bihar, gauzak ahalik eta ondoen egitea da nire helburua".