Donostiako Lilatoirako izena eman daiteke igerilekuan

Uztarria.eus 2011ko mar. 4a, 11:03

Martxoaren 9a, asteazkena, izango da izena emateko azken eguna

Lasterketarako dortsala erosteaz gain, autobuserako eta bazkarirako ere eman daiteke izena

Martxoaren 13an, igandea, Lilatoi lasterketa egingo da Donostian. Denera, 5 kilometroko ibilbidea izango du probak eta Donostiako Boulevard-etik abiatuko da 11:00ean.

Lasterketan parte hartzeko izen-emate epea ireki du Azpeitiko Udaleko Kirol Sailak. Izena, hilaren 9a, asteazkena, baino lehen eman beharko da igerilekuan. Lasterketako dortsalaz gain, autobusera eta bazkarira ere apuntatzeko aukera egongo da eta 32 euro ordaindu beharko dira. Dortsala eta autobusa behar dituztenek, aldiz, 14 euro ordaindu beharko dituzte. Autobuseko joan etorria soilik behar dutenek, berriz, lau euro.

Lasterketara joateko autobusa 08:50ean irtengo da Azkoitiko liburutegi aurretik eta Azpeitiko igerileku aurrean azpeitiarrak jaso eta 09:00etan abiatuko da Donostiara.

Iaz, Azpeitiko 57 emakumek hartu zuten parte Lilatoian.