Bihar egingo dute martxoko Udalbatza Osoaren bilkura

Uztarria.eus 2011ko mar. 2a, 11:03

Udaletxeko Areto Nagusian izango da, 20:00etan hasita

Urola Erdiko Mankomunitatearen estatutuen aldaketa eta bi mozio, landuko dituzten gaien artean

Azpeitiko Udalak bihar, osteguna hilak 3, egingo du martxoko Udalbatza Osoaren bilkura.

Sanagustin kulturgunearen kudeaketa eta ustiapenerako kontratazioa, Urola Erdiko Mankomunitatearen estatutuen aldaketa eta bi mozio daude landuko dituzten gaien artean.

Hauek dira biharko plenoan landuko dituzten gaiak:

  1. 2011ko otsailaren 3an egindako bilkuraren akta onartzea.
  2. Hiri Izaerako Zabor eta Hondakinak biltzeko, garraiatzeko, tratatzeko eta desegiteko zerbitzua ematen duen Urola Erdiko Mankomunitatearen Estatutuen aldaketa onartzea.
  3. Azpeitiko Udalaren eta Urola Erdiko Mankomunitatearen arteko Lankidetza Hitzarmena onartzea, Hiri Hondakinen bilketa eta garraioari buruzko zerbitzuen kudeaketarako.
  4. Ostalaritza eta aisialdi jarduerak dituzten establezimenduak jartzea arautzen duen udal-agintarauaren aldaketa: hasierako onarpena.
  5. Azpeitiko Sanagustin kulturgunea kultur jardueretarako etxearen kudeaketa eta ustiapenerako kontratazioa, lehiaketa irekiaren bidez.
  6. Kilometroak 2011 festaren antolaketan Udalaren parte-hartze eskaera.
  7. Alkatetzak 2010eko uztaila, abuztua eta irailean emandako ebazpenen berri ematea.
  8. Martxoaren 8an egingo den emakumeen nazioarteko eguna: Adierazpen Instituzionala.
  9. IƱaki Errazkin Vitoriak aurkeztu duen mozioa: Guardia Zibilen presentzia Azpeitian.
  10. Galdera eta erreguak.