Otamendik eta Murgiondok Euskal Ligako txapela eman diote Ilunperi

Uztarria.eus 2011ko mar. 1a, 18:03

.22 urtez azpikoen finalean, Usurbilgo Pagazpe elkarteko bikoteari irabazi zioten, 22-18

Txapelketako partida guztiak irabazi ditu bikote azpeitiarrak

Pilota elkarteen Euskal Ligaren finalak jokatu zituzten joan den igandean, otsailak 27, Zornotzan. Azpeitiko Ilunpek 22 urtez azpikoen finalean izan zuen ordezkaritza, eta txapelak Azpeitira ekarri zituzten Joanes Otamendik eta Daniel Murgiondok.

.22 urtez azpikoen finalean, Santxo-Urruzola Usurbilgo Pagazpe elkarteko bikoteari irabazi zioten, 22-18. Sailkapen fasean ere jokatu zuten azpeitiarrek usurbildarren kontra, eta orduan ere finaleko emaitza berarekin nagusitu ziren Otamendi eta Murgiondo. Igandeko garaipena aurreko asteetan egindako lanaren merezitako saria izan da Ilunperen ordezkarientzat; izan ere, txapelketako partida guztiak irabazi ditu bikote azpeitiarrak.