Emakumeen Egunaren harira, bazkaria antolatu dute

Uztarria.eus 2011ko mar. 1a, 12:03

Zapatuan, hilak 5, izango da Sanjuandegiko auzo elkartean

Izena emateko epea bihar, martxoak 2, bukatzen da

Martxoren 8an, asteartea, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Emakumeen Eguna dela "ospatu eta aldarrikatzeko" asmoz, emakumeen bazkaria antolatu dute martxoak 5, zapaturako.

.14:00etan izango da Sanjuandegiko auzo elkartean (lehen bodega zena). Ikasle eta langabetuek 8 euro ordaindu beharko dute eta langileek, berriz, 10 euro. Izena, martxoaren 2rako (bihar) eman beharko da Orkatz edo Txarrantxa tabernetan.