Kaldereroek Karnabalak iragarri zituzten zapatuan

Uztarria.eus 2011ko ots. 28a, 11:02
Kaldereroak kalez kale ibili ziren zapatu arratsalde partean.

Bandako beteranoak omendu zituzten

.19:30ean hasi zuten kalejira eta kalez kale ibili ziren

Joan den zapatuan, hilak 26, Kaldereroen festa ospatu zen herrian. Bandako beteranoak omendu zituzten eta ume ugarik hartu zuen parte kalejiran.

.18:00etan, Iturritxiki ludotekan elkartu ziren kaldereroak eta askaria egin zuten bertan. 19:30ean hasi zuten kalejira eta kalez kale ibili ziren, zartagiak astintzen. Ordubeteren bueltan bukatu zuten kalejira eta ludotekan elkartu ziren berriro parte hartzaileak.