Gorka Karapetok jaso du kirol eskaladako jarduera onenaren 'Angel Sopeña' saria

Uztarria.eus | Kirolak
2011ko ots. 26a, 14:02

Euskal Mendizaletasunaren XV. Galan jaso zuen azpeitiarrak saria

Bere ibilbidea eta azken sei urteetan Euskadiko kirol eskalada txapelketa lau aldiz irabazi izana hartu dute kontuan antolatzaileek azpeitiarrari saria ematerakoan

Gorka Karapeto Azpeitiko eskalaitzaileak jaso du kirol eskaladako jarduera onenaren 'Angel Sopeña' saria. Atzo, otsailak 25 ostirala, ospatu zuten Gasteizen Euskal Mendizaletasunaren XV. Gala eta han jaso zuen azpeitiarrak saria.

Karapetok duela gutxi kateatu du 9a mailako bere bigarren bidea, Esclatamasters, Lleidako Perles eskalada gunean (Herrialde Katalanak). Bere ibilbidea eta azken sei urteetan Euskadiko kirol eskalada txapelketa lau aldiz irabazi izana hartu du aintzat EMFk azpeitiarrari saria ematerakoan.

Euskal Mendizaletasunaren baitan erreferentziazko ekitaldi bilakatu den ekitaldian hainbat sari banatu zituzten, Karapetori eskainitakoz gain, Edurne Pasaban mendizale tolosarrari eman zioten emakume mendizaleei eskaintzen diote 'Loli Lopez Goñi' saria. Mendiko Lasterketen saria, berriz, Nerea Amilibia aiarrarentzako izan zen.

Iturribero elkarteak antolatuta egin zuten jaialdia eta Euskal Mendizale Federazioaren eta Pyrenaica aldizkariaren sariak banatu zituzten.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu