Iraurgik ezin Bartzelonaren kontra

Uztarria.eus | Kirolak
2011ko ots. 26a, 11:02

Lehen hiru laurdenetan parean ibili arren, azkenean 63-84 bukatu dute

Joan Creus ezagunaren semea izan da onena: 24 puntu

Ondo eutsi zion atzo gauean Lan Mobel Iraurgik Bartzelonari partidako lehen hiru laurdenetan, baina laugarrengoan 12-26ko partziala egin zuten kanpotarrek eta, azkenerako, erraz gailendu ziren: 63-84.

Hirugarren laurdena 51-58 bukatu zuten, eta Ibagurtxik hiruko batekin 54-58koa jarri zuen. Bartzelonak ia hutsik ez zuen egin, baina, ondoren. Joan Creus jokalari ohi ezagunaren eta Bartzelona klubeko saskibaloi arloko arduradunaren semea izan zen onena: 24 puntu.

Jende asko bildu zen Azpeitiko kiroldegian partida ikusteko.

Espainiako LEB Ligako azkenaurreko postuan segitzen du Iraurgik.

Lan Mobel Iraurgi 63 (22+12+17+12). Bratton (14), Mortellaro (8), Cavada, Osa, Ibargutxi (7), Aritz Martinez (9), De la Iglesia (2), De la Fuente (8), Paez (15), Azkue, Borja Martinez.

Regal Bartzelona 84. (21+19+18+26): Andrew (17), Marzo (10), Acosta, Aparicio (10), Creus (24), Marcos (9), Jimenez (4), Mas, Zhigulin (2), Drame (8).

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu