'Sabin' filma grabatuko dute astelehenean Azpeitian

Uztarria.eus | Besterik
2011ko ots. 24a, 12:02

Grabaketak egiteko, plaza eta Foru Ibilbidea itxiko dituzte auto eta oinezkoentzat

Sabino Aranaren bizitzaren inguruko filma da eta ETBn emango dute

Zurriola taldea Sabino Arana Goiriren bizitzan oinarritutako Sabin filma grabatzen ari da, urtarrilaz geroztik, gero ETBn emateko. Patxi Barco da zuzendari eta gidoia, berriz, Carlos Zabalarena da.

Asier Hormazak egingo du Sabino Aranaren papera. Jose Mari Berasategi, Zorion Egileor, Joseba Apaolaza, Iñaki Beraetxe, Alvaro Garaialde, Itziar Ituño, Aitor Beltran, Gotzon Sanchez, Oihana Maritorena, Joli Paskualena, Yago Mateo eta Esther Velasco aktoreek ere hartuko dute parte.

Datorren astelehenean, otsailak 28, Azpeitian egingo dituzte grabaketak. Goizean, plaza itxita egongo da auto eta oinezkoentzat, 07:00etatik 12:00etara bitartean, grabaketak direla-eta. Arratsaldean, berriz, Foru Ibilbideko (Frantziskanetako konbentu ingurua) errepidea moztuko dute, 14:00etatik 18:00etara bitartean.

Bidali:  

Erantzunak

ibangarate | 2011-02-24 : 19:02

Zehaztapen txiki bat:
Iban Garatek ez du Sabino Aranaren rola beteko. Informazioa zabaltzeko:
http://www.eitb.com/kultura/zinema/osoa/605899/...

Erabiltzailearen aurpegia da hau Uztarria | 2011-02-25 : 15:02

Eskerrik asko, Iban, zehaztapenagatik.
Zuzendu dugu informazioa.
Uztarria Komunikazio Taldea.

ibangarate | 2011-02-26 : 13:02

Eskerrik asko!
Edozein kasutan, Uztarriaren alde esan beharra dago produkzio etxeak izan zuela albiste hori zabaltzeko deskuidoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu