Sokamuturraren dokumentalaren aurrerapena

Uztarria.eus 2011ko ots. 21a, 17:02

Larunbat honetan izango da estreinaldia: Sanagustin kulturgunean, 18:30ean, ekitaldi irekian

Larunbat honetan (hilaren 26an) izango da Azpeitiko sokamuturrari buruzko dokumentalaren estreinaldia, eta Zezen Beltz elkarte argitaratzaileak lanaren trailerra jarri berri du Interneten.

Sanagustin kulturgunean izango da dokumentalaren estreinaldia, 18:30ean hasita, ekitaldi irekian. Ordu eta laurdeneko iraupena du lanak.

Zezen Beltzek DVDa hamar eurotan jarriko du salgai, herriko taberna eta denda batzuetan, larunbat arratsaldetik aurrera.

Enekoitz Esnaola da dokumentalaren zuzendaria. Errealizadore lanak Lara Madinabeitiak egin ditu.

Atzo Berria-k ateratako erreportajea

Urola Kostako Hitza-k otsailaren 24an ateratako elkarrizketa