Iraurgi Ikastetxeak eta San Martin egoitzak belaunaldien arteko programa martxan jarri dute

Aitor Cordoba 2011ko ots. 11a, 17:02
San Martin egoitzan izandako lehenengo saioa

Ekimena hirugarren ikasturtez ari dira egiten

Belaunaldien arteko programak, belaunaldirik zaharrenek eta gazteenek baliabideak trukatzeko tresnak dira

Iraurgi Ikastetxeak eta San Martin egoitzak belaunaldien arteko programa hirugarren ikasturtez martxan jarri dute, eta ekintza desberdinak izango dituzte ikasturte amaiera arte. Programa honen helburua, belaunaldi desberdinen arteko (haurrak eta aitona-amonak) harremanak indartzea izango litzateke.

Belaunaldien arteko programak, belaunaldirik zaharrenek eta gazteenek baliabideak trukatzeko tresnak dira, bakarkako onurak zein gizarte mailakoak lortzeko helburuarekin.

Horrelako programak epe luzera helburu batzuk lortzeko egiten dira, baina esan behar da baita ere epe motzean, beste helburu batzuk ere lortzen direla.

Programa honetan Iraurgi Ikastetxeko 4. mailako ikasleak eta egoitzako aitona-amona desberdinak parte hartzen ari dira eta helburu hauek betetzeko lan metodologia bat aurrera daramate ekainera bitartean, non ekintza desberdinak egingo dituzten, bai egoitzan eta baita ikastetxe bertan ere.

Lan metodología

  • Programaren aurkezpena (hau egina dago):
    • San Martin egoitzatik Ikastetxera joan dira programa hau azaltzera ikasle denei, bertan residentzia baten zergatia azaldu zaie eta aiton-amonei buruz hitz egin zaie.
  • Egoitzan ekintzak
    • Lehenengo ekintza egoitzan bisita izango da, non bertako aitona-amonek beraien bizilekua eta antolaketa erakutsiko duten.
    • Bigarrengo ekintzan, berriz, aitona-amonek eta ikasleek elkarrekin mahai-joko desberdinak egingo dituzte: kartetan, partxisean, dominoan... ibiliko dira.
    • Hirugarrengo ekintzan lehengo jolasak (aiton-amonenak) eta oraingo jolasak (ikasleenak) ezagutu eta trukatuko dituzte.
  • Ikastetxean ekintzak
    • Aitona-amonek eta ikasleek elkarrekin soinketako saioa izango dute.
    • Bigarrengo ekintzan aitona-amonek oraingo ikastetxe baten ezaugarriak ezagutuko dituzte ikasleen eskutik.
    • Hirugarrengo ekintzan aiton-amonek iazko ikasleekin egoteko aukera ere izango dute.
  • Amaierako ekintza
    • Programari amaiera emateko, denek batera, ekintza desberdinetan jasotako argazki guztien bilduma ikusiko dute San Martin egoitzan eta izandako esperientziei buruz hitz egingo dute