Azkoitiko eta Azpeitiko enpresa sarearen mapa eskuragarri dago interneten

Urola Kostako Hitza 2011ko urt. 25a, 12:01

Azkoitiko eta Azpeitiko industriguneetako enpresen informazioa eta kokapena eskaintzen ditu atariak

Mapa ikusteko egin klik hemen

Iraurgi Lantzen, Urola Erdiko Garapen Agentziak, Azkoitiko eta Azpeitiko enpresa sarearen mapa zintzilikatu du jada www.iraurgilantzen.net -en, erakundearen webgunean. Joan zen abenduan aurkeztu zuen Iraurgi Lantzeneko teknikari Alazne LarraƱagak zerbitzu hau martxan jartzeko asmoa. LarraƱagak adierazi du "zerbitzuak bi herrietako enpresen izena ezagutarazteko eta Interneten presentzia izateko" helburuz sortu dutela enpresa sarearen mapa hau. Bertan, industrigunetan dauden enpresen %95aren kokapena eta jarri dute eskuragarri, eta enpresa bakoitzaren telefonoa, jarduera, kokapena, faxa edota webgunea jakinarazten dute.

Erabilera anitzak

Iraurgi Lantzeneko helbideko Enpresak atalaren barruan dago eskuragarri zerbitzu hori. Bertan, modu askotara lor daiteke enpresetako informazioa; batetik, bilatzailean enpresaren izena sartuta zuzenean lortu daiteke informazioa. Bestalde, mapan bertan klikatuz gero, inguruan dauden enpresa guztien kokapenak eta fitxak agertzen dira, besteak beste.