Azkoitia-Azpeitia XVIII. maratoi erdirako izen-emate epea zabaldu dute

Uztarria.eus | Kirolak
2011ko urt. 24a, 12:01

Martxoaren 26an izango da Diego Garciaren omenezko lasterketa

Momentuz, lasterketako weborrian edo www.kirolprobak.com -en eman daiteke izena

XVIII. Azpeitia-Azkoitia maratoi erdia martxoaren 26an egingo dute, 16:30ean hasita, eta Abel Anton eta Martin Fiz omenduko dituzte. Gaur hasita, proban parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera dute, lasterketako weborrian edo www.kirolprobak.com -en.

Aurtengo lasterketan txip horia erabiliko dute. Parte hartu nahi duten eta txip horia dutenek 17 euro ordaindu beharko dituzte. Aldiz, txip horia ez dutenek, 20 euro ordaindu beharko dituzte. Txip horia erosteko aukera ere badago, 34 euroren truke.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu