'Bake bidean' akordioaren puntu nagusiak irakurtzea erabaki dute danborradako taldeek

Uztarria.eus 2011ko urt. 19a, 13:01

Atzo gauean, helduen entsegua bukatu ondoren, hartu zuten testua irakurtzeko erabakia

Erabakia "pozarren" hartu du Gernika Sarea taldeak

Azpeitiko Gernika Sarea taldearen proposamena, Bake bidean akordioaren puntu nagusiak irakurtzea, onartu zuten atzo, hilak 18, danbor taldeek. Helduen danborradako azken entseguaren ondoren hartu zuten erabakia eta, beraz, gauerdian Bake bidean akordioaren puntuak irakurriko dituzte.

Erabakia, Gernika Sarea taldeak "pozarren" hartu du. Taldearen ustez, "jendartearen ekarpena beharrezkoa da bizi dugun testuinguru politikoan". Gainera, "Azpeitiko herritarrek hamaika aldiz erakutsi duten moduan, aterabide demokratiko baten aldeko konpromisoa agertu dute eta, aurrera begira, ildo beretik jarraitzera animatu nahi dugu jendea", adierazi du.