Bake bidean aterabide demokratikoa

Kamino Saiz, Enekoitz Esnaola, Miren Odriozola eta Iban Arregi (Azpeitiko Gernika Sareko kideetakoak) 2011ko urt. 15a, 19:01

"Itxaropen doinuz lagunduta datoz aurtengoan danbor hotsak Azpeitira. Herritarrok izan gaitezen ibilbide itxaropentsu hau ehunduko duten protagonistak"

Itxaropen doinuz lagunduta datoz aurtengoan danbor hotsak Azpeitira. Gure herriak urte luzez belaunaldiz belaunaldi sufritu duen gatazka politikoa behin betiko konpontzeko aukera historiko baten aurrean gaudelako. Malko garratzez bizi izan ditugun hainbat gertakari mingotsen orrialdea pasatu eta bakeari aukera bat emateko abagunean gaudela deritzogu.

Aterabide demokratiko bat eskuratzeko egitasmoak denon konpromisoa eskatzen du. Instituzioengandik hasi, eragile politiko eta sozialengandik igaro eta herritar xumeetaraino helduz. Herritarrok izan gaitezen ibilbide itxaropentsu hau ehunduko duten protagonistak. Urtarrilaren 19an, San Sebastian bezperan, Azpeitiko plazako danbor hotsek astindu ditzatela herri honen bake nahiari eta konponbide gogoari entzungor egiten dieten agintarien belarriak.

Urratsez urrats, ibilian ibilizÂ… egin dezagun bidea.