Su-etenaren aurrean

Uztarria.eus 2011ko urt. 10a, 19:01

ETAk gaur, urtarrilak 8, egin duen aldarrikapenaren inguruko gogoeta eskatu die Uztarria.com-ek Azpeitiko udal ordezkariei

"Pauso bat" bezala ikusten dute Uztarriarekin hitz egin dutenek, gehiagoren beharra ahaztu gabe

ETAk gaur eguerdian su-eten egiaztagarri, iraunkor eta orokorra aldarrikatu du. Hori dela-eta, Uztarria.com-ek herriko udal ordezkariei honako galdera egin die: Nola hartu duzu ETAren adierazpena? Uztarriak ezin izan du oraindik IƱaki Errazkinekin (hautetsi independentista) hitz egin. Datozen orduetan osatzen joango da albiste hau.

Julian Eizmendi (EAJ): Hobe da su-eten orokorrean egotea, zatikakoa edo su-etenean ez egotea baino. Aurrerapausoa, eta herriak ETArengandik jaso nahi duen deklarazioa, bere desagertzea aldarrikatzen duena da. Behin-betirakoa, unilateralki eta zalantzarik gabe, hau da, inolako baldintza politikorik gabeko su-etena eta atzera bueltarik ez duena.

Manuel Unanue (EA): Adierazpenaren zain geunden eta iritsi da. Guk idatziko bagenu beste modu batean egingo genukeen, baina poz handia izan da. Urteetan bizi dugun gatazka ez da egun batetik bestera konponduko, baina adierazpen hori pauso bat da. Azken pausoa emateko balioko duen pausoa.

Juan Karlos Arellano (Aralar): Horrelako zerbait entzuteko zain geunden. Gauza da batzuek modu bateko adierazpena espero zutela eta beste batzuek bestekoa. Egia esan, orokorra eta egiaztagarria dela esateak ziurtasuna ematen dit, baina armak hor daude oraindik. Hala ere, beste pauso batzuk eman behar dira eta erakundeek ere bai. Biolentziarekin bukatzea ez da armak uzten dituztela esatea soilik, lan asko egin behar da eta gizarteak parte hartu behar du. Gizarteak agindu behar du eta gizarte horrek esan behar du zer egin nahi dugun.

ETAren agiriaren inguruko informazio gehiago hemen.