Labakak eta Aranburuk larunbateko manifestazioarekiko atxikimendua agertu dute

Urola Kostako Hitza 2011ko urt. 3a, 19:01

Realeko beste sei jokalarik ere agertu dute atxikimendua

Espetxe politika salatzeko deitu du manifestazioa Etxeratek

Azkeneko albistea (urtarrilak 4, 14:35): Jaurlaritzak ez du debekatuko presoen aldeko larunbateko manifestazioa

Etxeratek antolatuta eta Egin dezagun urratsa lelopean larunbatean Bilbon egingo den manifestaziora joateko deia zabalduz doa, eta gaur (astelehena) Realeko gizonezkoen taldeko zortzi jokalarik egin dute bat deialdiarekin, tartean Mikel Labaka eta Mikel Aranburu jokalari azpeitiarrek. Haiekin batera agertu dute atxikimendua Imanol Agirretxek, Jon Ansotegik, Mikel Gonzalezek, EƱaut Zubikaraik, Markel Bergarak eta David Zurutuzak.

Realeko jokalariez gain, Azpeitiko norbanako eta eragile ugarik manifestazioaren aldeko atxikimendua adierazteko bideoa zabaldu dute aste honetan.

Azkeneko albistea (urtarrilak 4, 14:35): Jaurlaritzak ez du debekatuko presoen aldeko larunbateko manifestazioa. AVTk, PPk eta UPDk larunbateko manifestazioa debekatzeko eskatu duten arren, Eusko Jaurlaritzak gaur eguerdian jakinarazi du ez duela larunbatean presoen alde egingo den manifestazioaren aurkako neurririk hartuko. Informazio gehiago hemen klikatuta.