Biharko manifestazioan parte hartzeko dei egin du Azpeitiko AAM-k

Uztarria.eus 2010ko abe. 30a, 12:12

Igerileku aurretik abiatuko da, 19:00etan

Dispertsioaren gastuei aurre egiteko osatutako zozketako zenbaki saritua 2661 da

Bihar, hilak 31, hainbat eragilek deituta, presoen eskubideen aldeko manifestazioa egingo dute 19:00etan, igerileku aurretik abiatuta.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, "konponbide politikoa ikusten diogu gatazka honi, baina premia handia dago gaixotasun larriak dituzten eta zigorra beteta duten presoen kaleratzeko, isolamenduarekin amaitzeko eta preso guztiak euren eskubideen jabe izatea Euskal Herrian". Hori dela-eta, Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak manifestazioan parte hartzeko dei egin die herritarrei.

Elkarretaratze jendetsua

Hilaren 24an elkarretaratzea egin zuten hainbat eragilek eta norbanakok plazan. Hasieran Eman dezagun urratsa! ekimeneko bideoa ikusi zuten. Segidan, testua irakurri zuen herritar batek. 300 bat lagunek hartu zuten parte kontzentrazioan.

Zenbaki saritua

Dispertsioaren gastuei aurre egiteko Azpeitiko denden laguntzarekin osatutako otarrak irabazlea du dagoeneko. 2661 zenbakia da saritua.

Azpeitiko presoak, deportatuak eta iheslaria

Presoak
- Juan Karlos Arruti. (Paterra). Cordobako (Espainia) kartzelan daukate preso, Azpeititik 780 kilometrora. 1989ko irailean atxilotu zuten.
- Gotzon Aranburu. Villenan (Herrialde Katalanak) preso, 760 kilometrora. 2002ko abenduan atxilotu zuten.
- Xabier Etxeberria. (Txapi). Soto del Realean (Espainia) preso, 420 kilometrora. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten, eta 2009ko maiatzean Espainiaratu egin zuten.
- Jabi Agirre. Ocaña I.ean (Espainia) preso, 530 kilometrora. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten Frantzian, eta 2008ko abenduan Espainiaratu egin zuten.
- Joseba Segurola. Osnyn (Frantzia) preso, 880 kilometrora. 2005eko martxoan atxilotu zuten.
- Iker Iparragirre. Bois D'Arcyn (Frantzia) preso, 910 kilometrora. 2007ko uztailean atxilotu zuten.
- Josu Urbieta. (Pow). La Santen (Frantzia) preso, 910 kilometrora. 2010eko ekainean atxilotu zuten.

Deportatuak
- Iñaki Etxarte. Kuban deportatuta.
- Maria Angeles Artola. Venezuelan deportatuta.

Iheslaria
- Juan Manuel Bereziartua. (Pakea)

Askatasunaren weba: www.askatu.org