Uztarriak gaur gauean Fangoriak eskainiko duen kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu

Uztarria.eus | Kultura
2009ko abe. 28a, 12:12

Nola da Alaskaren benetako izena? galderari erantzun behar zaio zozketan parte hartzeko

Fangoriaren kontzertua 23:00etan hasiko da, baina sarrerak erosteko lehiatila 17:00etan irekiko dute

Azken ordua (abenduak 29, 10:30): Uztarriak inozentada egin nahi zuela-eta sartu zuen albiste hau atzoko egunez

Alaska eta Nacho Canut Fangoriako kideak, gaur, Sanagustinen.  Argazki originala

Uztarria aldizkarian iragarri zuten moduan, gaur, Fangoriak kontzertua eskainiko du Sanagustinen, 23:00etan hasita. Hori dela-eta, Uztarria Komunikazio Taldeak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu.

Sarrerak eskuratzeko beheko galderaren erantzuna emanez, 943 15 03 58 zenbakira deitu behar da.

Nola da Alaskaren benetako izena?

Sarrerak Sanagustingo lehiatilan ere erosi ahal izango dira, 17:00etatik aurrera. 15 euro ordaindu beharko dira.

Alaskarekin solasean

Uztarria.com gaur Alaskarekin egon da, eta "Azkoitian baino harrera hobea izatea espero" duela adierazi du abeslariak. Sanagustinez galdetuta, aspaldian ikusi duen kulturgunerik "ederrena" dela jakinarazi du.

Kultur Mahaiarekin bat

Kultur Mahaia egiten ari den lanarekiko interesa agertu du Alaskak, eta Mahaiko "bazkide ere egin" dela esan du: "Oso garrantzitsua da herrian kultur mugimendua izatea eta horrelako kontzertuak antolatzea, horregatik egin naiz bazkide".

Azken ordua (abenduak 29, 10:30): Uztarriak inozentada egin nahi zuela-eta sartu zuen albiste hau atzoko egunez.

Bidali:  

Erantzunak

santue | 2010-12-28 : 17:12

nik aituta naken azpeiti asko matte zula ta azkoitira jun dan danetan zai zai eote zala aber azpeitin jotzeko eskeintzaik ite ziyoben, baño enun uste hainbeste matte zula. laiste "hija predilecta" inberkodeu!

iosugalde | 2010-12-28 : 17:12

Inozentxi Gara??

atsaldez | 2010-12-28 : 22:12

alaskak berez ez al du maitane izena?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu