Osteguna izango da San Silbestre lasterketan izena emateko azken eguna

Uztarria.eus 2010ko abe. 28a, 13:12

Egunean bertan ezingo da izena eman

Azpeitiko Aitzaki Kirolak eta Azkoitiko Plaza Berri Sport kirol dendetan eman daiteke izena hilaren 30a bitartean

Beste urteetan ez bezala, aurtengo San Silbestre lasterketan parte hartzeko ezingo da egunean bertan izena eman. Horrenbestez, etzi, osteguna, izango da lasterketan izena emateko azken eguna. Hala, Azpeitiko Aitzaki Kirolak eta Azkoitiko Plaza Berri Sport kirol dendetan eman daiteke izena hilaren 30a bitartean. Bestalde, www.kirolprobak.com atarian izena emateko azken eguna bihar, asteazkena, izango da.

Xeye Azkoitiko eta Azpeitiko Atletismo taldeak antolatu du San Silbestre proba , Azpeitiko Udalaren babesarekin, Urola Kostako Hitza-ri laguntza emateko asmoz eta, aurtengoa, lasterketa egiten den hamargarren aldia izango da.