Bigarren Mailako Gipuzkoako Taldeen Kopan hartu zuten parte Izarraitz Igeri Elkartekoek

Uztarria.eus 2010ko abe. 23a, 12:12
Txapelketan parte hartu zuten Izarraitz Igeri Elkarteko kideak. (Nerea Illarramendi)

Joan den asteburuan izan zen txapelketa, Azpeitiko igerilekuan

Igerilariak banaka zein taldean lehiatu ziren

Joan den larunbatean 2. Mailako Gipuzkoako Taldeen Kopa parte hartu zuten Izarraitz Igeri Elkarteko 12 urtetik gorako igerilariek. Azpeitiko igerilekuan izan zen proban ondorengo emaitzak lortu zituzten azpeitiarrek:

  • 500 metro librean: Pablo Etxeberriak (6. postua)
  • 100 metro librean: Naiara Perez (14. postua), Luke Corta eta Jon Odriozola (15. postua) eta Jon Irigoien (16. postua).
  • 50 metro bizkarrez: Ana Alberdi (8.postua) eta Anne Berasategi (18. postua).
  • 200 metro bizkarrez: Unai Orbea (10.postua).
  • 100 metro bularrez: Ainhoa Goenaga (2. postua).
  • 50 metro tximeleta: Ainitze Odriozola (5.postua), Jon Irigoien (6. postua), Jon Odriozola (7. postua) eta Luke Corta (12.postua).
  • 100 metro estiloak: Ana Alberdi (4. postua).
  • 200 metro librean: Ainhoa Goenaga (6.postua), Ainitze Odriozola (7.postua), Pablo Etxeberria (10.postua) eta Unai Orbea (12.postua).
  • 50 metro bularrez: Naiara Perez (9.postua) eta Anne Berasategi (18.postua).
  • 50 metro librean: Ana Alberdi (8.postua) eta Anne Berasategi (18.postua).
  • 200 metro tximeleta: Jon Irigoien (6.postua).
  • 100 metro bizkarrez: Luke Corta eta Unai Orbea (11.postua).
  • 400 metro librean: Ainhoa Goenaga (4.postua), Pablo Etxeberria (6.postua), Ainitze Odriozola (9.postua) eta Jon Odriozola (11.postua).

Mutilek taldekako proban ere hartu zuten parte eta 7.postua eskuratu zuten 4x100 metro eta 4x50 metro estiloetan.