Solasaldi egituratuen inguruko hitzaldia emango dute, gaur

Uztarria.eus 2010ko abe. 16a, 13:12

.17:00etan izango da, Baigerako aretoan

Etorkinei gaztelera eta euskera ikasketan bultzada emateko martxan jarri zen solasaldi egituratuak programaren esperientziak kontatuko dituzte

CEPA Urola Kosta HHI helduen eskolak antolatuta, hitzaldia emango dute gaur, 17:00etan hasita, Baigerako aretoan.

Ikas Komunitateak proiektuaren barruan dauzkaten esperientzietako baten inguruan hitz egingo dute, programan parte hartu duten zenbait boluntario eta etorkinek. Zaramaga (Gasteiz) eta Zarauzko eskoletako boluntarioen bitartez, etorkinei gaztelera eta euskera ikasketan bultzada emateko martxan jarri zen solasaldi egituratuak programaren esperientziak kontatuko dituzte hitzaldian.