Herriaren historia biltzen duen liburuen bilduma aurkeztuko dute

Uztarria.eus 2010ko abe. 16a, 11:12

Bihar egingo dute aurkezpen ekitaldia 18:00etatik aurrera, udaletxeko pleno aretoan

Liburuek Azpeitiko historia biltzen dute, herriko aktibitate ekonomikoko eta sozialeko hainbat arlo eta garaitan zentratuz

Azpeitiari Herri Gutuna eman ziotenetik 700 urte bete diren honetan, hainbat ekitaldi egin da urteurren berezia gogoratzeko. Ekimen horien baitan, bihar, Udalaren ekimenez argitaratuko den bost liburuko bilduma aurkeztuko dute, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, udaletxeko pleno aretoan.

Liburuek Azpeitiko historia biltzen dute, herriko aktibitate ekonomikoko eta sozialeko hainbat arlo eta garaitan zentratuz.

Bide horretatik, bilduma historikoko lehen liburua, Artea, arkitektura eta hirigintza Industriaurreko Azpeitian izenburua duena, Jesus Angel Gil Massa arte historialariak eta Maria Jose Aranburu Exposito Gizarte Zientzietako irakasleak idatzi dute elkarlanean.

Bigarrena, Azpeitiko industria eta merkatalgoa Aro Modernoan Jose Antonio Azpiazu Elorza historialariak idatzi du.

Jose Maria Zuazo Olozaga irakasleak idatzi du hirugarrena, Ilustrazio garaia eta lehenengo karlismoa Azpeitian izenburuduna.

Bildumako laugarren liburua, Azpeitiko Industria-Lanaren Oroimena izenburua daramana, Maite IbaƱez Gomez arkeologian adituak eta Marta Zabala Llanos kultura ondare teknikariak idatzi dute.

Azkenik, bildumako bosgarren liburukia, Azpeitia: gizartea, kultura eta pentsamoldeak izenburuduna Juan Madariaga Orbea antropologoak idatzi du.